Espainiaren irudia hobetzeko aditu taldean Barandiaran
ATAUN // Espainiako Atzerri Ministerioak aditu talde bat sortu du, COVID-19aren ondoren Espainiaren irudia atzerrian hobetzeko. Xabier Barandiaran soziologo ataundarra sartu dute taldean. EAJko kidea, Ataungo zinegotzia eta aldundian postu politikoak izana da. «Espainiako aniztasuna» nazioarteko aktibo gisa zabaldu nahi dute.













