Ipuin kontaketa bihar udaletxeko areto nagusian
IDIAZABAL // Paperezko zirkua izeneko ipuin kontaketa saioak egingo dituzte bihar. Aforoa mugatua denez bi saio egingo dituzte: 17:00etan eta 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute liburutegian. 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa izango da, gurasorik gabe. Musukoa eramatea beharrezkoa izango da.













