Aitziber Garmendiak Besarkada saria jaso du
Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria jaso du zaldibiarrak, 'Erlauntza' antzezlanean egindako lanagatik.
Antzerkian nahiz telebistan, proeiktu eta lan askorekin dabil azken aldian Aitziber Garmendia aktore zaldibiarra. Erlauntza antzezlana da horietako bat, eta bertan egindako lanagatik, Besarkada saria eman dio Euskal Aktoreen Batasunak. Taldeko edo errepartoko aktore onenaren saria eman diote, eta esker oneko agertu da Garmendia. Saria jasotzerakoan, ama izan du bereziki gogoan: “Zortzi urterekin ‘ama, aktore izan nahi dut’ esan niolako eta hego handi-handi batzuk josi zizkidalako bizkarrean, eta gaur egun ere hor dagoelako”. Antzerkia goratuz bukatu zuen hitzaldia, “beharrezkoa delako”.
Gainontzeko sarituak Kepa Errastik (Mami Lebrun), Itziar Ituño (La casa de papel), Iñigo Aranbarri (Ihesaldia), Miren Gaztañaga (El legado de los huesos) eta Zorion Egileor (El Hoyo) izan dira.