Berriz ere gora egin du kasu berrien kopuruak, 45 positiborekin
Osasun Sailak emandako datuen arabera 45 kasu gehiago atzeman dituzte eskualdeko 12 herritan; Beasainen, Zumarragan, Ordizian eta Urretxun daude gehienak.
Gaur goizean Osasun saileko arduradunek eta alkateek egindako bileran zein neurri hartuko dituzten zain, eguneroko txostenak beste 45 kasuren berri eman du gaur Goierrin.
Beasain, Ordizia eta Zumarraga zaintzapean daude, 100.000 biztanletik 500eko inzidentzia tasa gainditzen baitute hirurek ere. Beasainen zenbatu dituzte gaur kasu berririk gehienak, 15 guztira. Zumarragak 6 ditu, Ordiziak 5 eta Urretxuk 4. Zegaman ere tantaka baina igotzen jarraitzen dute kasuek, eta gaur beste 3 agertu dira. Lazkaon (2), Legazpin (2), Seguran (2), Zaldibian (2), Araman (1), Idiazabalen (1), Legorretan (1) eta Mutiloan (1) ere badaude.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.297 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 1 |
Arama | 1 | 7 (+1) |
Ataun | 0 | 8 |
Beasain | 15 | 249 (+15) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 9 |
Gabiria | 0 | 5 |
Gaintza | 0 | 3 |
Idiazabal | 1 | 15 (+1) |
Itsasondo | 0 | 15 |
Lazkao | 2 | 73 (+2) |
Legazpi | 2 | 109 (+2) |
Legorreta | 1 | 41 (+1) |
Mutiloa | 1 | 6 (+1) |
Olaberria | 0 | 6 |
Ordizia | 5 | 308 (+5) |
Ormaiztegi | 0 | 14 |
Segura | 2 | 19 (+2) |
Urretxu | 4 | 104 (+4) |
Zaldibia | 2 | 35 (+2) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 3 | 68 (+3) |
Zumarraga | 6 | 201 (+6) |
GOIERRI | 45 | 1.297 (+45) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena