Maria Angeles Guridi segurarraren umetako oroitzapenak
Segurako Aldata Goena baserrian jaioa, gaur egun Hendaian bizi da. 95 urte ditu, baina memoria aparta oraindik ere, eta ume garaitan bizi izandakoak kontatu dizkio Gotzon Aranburu bideo-kazetariari.
Maria Angeles Guridi duela 95 urte jaio zen Segurako Aldata Goena baserrian. Aita diputazioko kamiñeroa zuen, eta herri asko izan zituen gerora bizitoki: Alegia, Idiazabal, Oñati, Urretxu… Kostaldeko hainbat hoteletan lan egin eta gero, 26 urterekin Frantziara joan zen lanera, eta Parisen Iñaki Errekabide legazpiarra ezagutu zuen. Han izan zuten familia, bi alaba.
Senarrak erretiroa hartu zuenean Euskal Herrira itzuli ziren, Hendaiara. Han bizi da egun Maria Angeles, eta bere memoria apartaz baliatuta, ume garaitan bizi izandakoak kontatu dizkio Gotzon Aranburu bideo-kazetariari: eskola, baserriko lanak, gerrako gertaerak Seguran… Besteak beste, erreketeak Seguran nola sartu ziren kontatu ditu, edo Idiazabalgo eskolara joateko zortzi kilometroko joan-etorria nola egin behar izaten zuten oinez.