Aizkorriko gaina zurituta
Beheko bailaretan euria egin du egunotan, eta mendi goietan elurra. Eta elurrak badaki irudi ederrak uzten mendian. Aizkorriko gaina da horren adibide.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/10/img-20201016-wa0003.jpg)
Urriko egunak euritsuak izaten ari dira, eta hotzak ere bai. Ondorioz, Goierriko mendi gailurrik garaienak elurrak zuritu ditu. Irudietan, Aizkorriko gaur goizeko giroa ikus daiteke.
Hala ere, badirudi astebururako eguzkiak eta hego haizeak giroa berotuko duela; iragarpenaren arabera, bihar 14 gradura eta igandean 18 gradura iritsiko dira termometroak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/10/whatsapp-image-2020-10-16-at-11-46-56-1200x675.jpeg)
Argazkia: Gorka Gomez.