ZZ Rock jaialdia, kulturaren pultsuari eusteko saiakera
Lau kontzertu egingo dituzte gaur Zumarragan, trenbide gaineko zabalgunean. Neurri bereziak hartuta ari dira emanaldiak garatzen. Gizzard talde madrildarrak jo du eguerdian, eta arratsaldeko hiru saioetarako sarrerak agortuta daude.
Korrontearen aurka igerialdian nola, halaxe ari dira egiten gaur ZZ Rock musika jaialdian Zumarragan. Trenbide gaineko zabalguneko karpan lau kontzertu izango dira, egunean zehar. Mailakatuta eta ordutegi ezberdinetan. Horrez gain, COVID-19aren pandemiaren garaiko neurriek baldintzatu dute. Entzuleek eserita egon behar dute, ezin da erre, eta karpa barruan jarri duten tabernatik edariak besoa jasota eskatu behar dira.
Hala eta guztiz, lortu dute jaialdia antolatzea. “Ozta-ozta. Baimenak lortzeko ahalegin handia egin behar izan dugu. Astebete gehiago, eta agian ezingo genukeen antolatu”, aitortu du ZZ Rocken antolatzaile Gaizka Oiartzabalek, lehenengo kontzertua aurkeztetik oholtzatik jaitsi eta berehala. “Kultura arriskutsu balitz bezala aurkeztu dute zenbaitzuek. Baina kultura eta haien ingurukoak suntsitu nahi dituztenak dira arriskutsuak”.
Gizzard talde madrildarrak jo du 13:00etan. Arratsaldean beste hiru kontzertu izango dira. Horietarako sarrerak agortuta daude, eta ZZ Rocken ekitaldi zailak bere burua berdintza. lortu du horrela. 17:00etan, Gasteizko Victimar Club taldea hasi da. 18:30ean, Urola Kostako Ezpalak taldearen txanda izango da; eta 20:00etan Bartzelonako The Unfinished Sympathy taldeak itxiko du ZZ Rocken aurtengo egitaraua.