'Errimak bi oinetan’ bertso eta dantza ikuskizuna Zaldibian
'Udazken bizia' kultur programazioaren lehen emanaldia izan da 'Errimak bi oinetan' taldeko dantzariek eskaini dutena.
Zaldibiako Udalak ‘Udazken bizia’ izeneko kultur egitaraua antolatu du azarora bitarte. Astero, kontzertu, hitzaldi edo bestelako emankizunen bat egongo da herriaren bizia sustatzeko.
Gaurkoan, ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizuna izan da pilotalekuan. Haatik dantza konpainiak prestatutako emanaldia da ‘Errimak bi oinetan’. Euskal dantza kontenporaneoa erabiliz, iraganeko eta egungo kulturaz eta gizarteaz hausnartzea da talde honen helburua. Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk pretsatutako koreografia taularatu dute gaur Zaldibian, non dantzariek bertso ezberdinen doinuak eta letrak interpretatu dituzte. Unai Elizasu gai jartzaile gisa ere ibili da.
Urriaren 23an, bestalde, Ane Zuazubiskar, Jon Maia, Amets Arzallus eta Nerea Ibartzabal jardungo dira bertsotan.
Edukiera mugatua dela eta, ekitaldi guztietako sarrerak aurrez erreserbatu behar dira Karreane kultur etxean, astelehenetik aurrera.