Asteburuak beste 182 kasu utzi ditu Goierrin
Ordiziak eta Beasainek jarraitzen dute positibo kopuru handienak pilatzen, baina guztira hamabost herritan daude kasu berriak. Argixao egoitzako 8 egoiliarrek positibo eman dute.
Joan den astean izandako agerraldien eta Beasainen egindako PCR proben ondoren, datuetan goranzko joera mantentzea espero zitekeen, eta horrela izan da. Hiru egunetan, 182 kasu gehiago zenbatu ditu Osasun Sailak. Bereziki kezkagarria da Beasainen eta Ordiziaren egoera, asteburuan 65 eta 47 kasu pilatu baitituzte, hurrenez hurren. Zumarragan (15), Legazpin (11), Urretxun (9), Zaldibian (8), Lazkaon (6), Idiazabalen (5), Zegaman (5), Seguran (3), Itsasondon (2), Legorretan (2), Ezkio-Itsason (1), Gaintzan (1), Olaberrian (1) eta Ormaiztegin (1) atzeman dituzte gainontzekoak.
Ostirala izan zen egunik beltzena, positibo kopuruari dagokionean, 102 kasu atzeman baitzituzten. Larunbatean 33 izan ziren eta igandean 47.
Adinekoen egoitzetatik ere berri txarrak iritsi dira azken egunetan. Zumarragako Argixao egoitzan 8 kasu atzeman dituzte astebetean.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.479 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
| Ostirala | Larunbata | Igandea | Denera: | |
| Altzaga | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Arama | 0 | 0 | 0 | 7 |
| Ataun | 0 | 0 | 0 | 8 |
| Beasain | 42 | 10 | 13 | 314 (+65) |
| Ezkio eta Itsaso | 1 | 0 | 0 | 10 (+1) |
| Gabiria | 0 | 0 | 0 | 5 |
| Gaintza | 0 | 1 | 0 | 3 (+1) |
| Idiazabal | 4 | 0 | 1 | 20 (+5) |
| Itsasondo | 1 | 1 | 0 | 17 (+2) |
| Lazkao | 4 | 0 | 2 | 79 (+6) |
| Legazpi | 8 | 1 | 2 | 120 (+11) |
| Legorreta | 0 | 1 | 1 | 43 (+2) |
| Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 6 |
| Olaberria | 0 | 0 | 1 | 7 (+1) |
| Ordizia | 21 | 10 | 16 | 355 (+47) |
| Ormaiztegi | 0 | 1 | 0 | 15 (+1) |
| Segura | 1 | 1 | 1 | 22 (+3) |
| Urretxu | 3 | 2 | 4 | 113 (+9) |
| Zaldibia | 5 | 1 | 2 | 43 (+8) |
| Zerain | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Zegama | 3 | 2 | 0 | 73 (+5) |
| Zumarraga | 9 | 2 | 4 | 216 (15) |
| GOIERRI | 102 | 33 | 47 | 1.479 (+182) |













