COVID-19a detektatzeko baheketa selektiboa egingo dute Ordizian
13 eta 40 urte arteko herritarrak PCR proba egitera deitu dituzte. Asteazkenean ikasleek egingo dute eta ostegunetan eta ostiralean gainerako herritarrak.
COVID-19a detektatzeko baheketa selektiboa egingo dute Ordizian. Hala jakinarazi du Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako programaren koordinatzaileak prentsaurrekoan. Eskatu du 13 eta 40 urte arteko ordiziarrek PCR proba egin dezatela. Asteazkenean ikasleek egingo dute eta ostegunetan eta ostiralean gainerako herritarrak, 13:00etatik 20:00etara bitartean.
Garitanoren esanetan proba egiteko txanda hartu beharko dute herritarrek. Osakidetzak hurrengo egunetan jakinaraziko du zein telefono zenbakitara deitu behar den.













