Errepidea itxi egingo dute Legazpi parean Espainiako Vuelta igarotzeko
Lasterketa 15:30 aldera igaroko da Legazpitik, eta bidea ordu bete lehenagotik egongo da itxita.
Espainiako Vuelta 2011. urtean Goierritik pasa zeneko argazkia // Aimar Maiz Legazpiko Udaltzaingoak jakinarazi du bihar asteartea, urriak 20, GI-2630 errepidea itxiko dutela Legazpi parean, Espainiako txirrindulari itzulia igarotzeko. Lasterketa 15:30 aldera pasako da Legazpitik, saihesbidetik. Urretxutik etorriko da eta Udanarantz joango da. Hori dela eta, errepidea 14:30etik aurrera gutxi gorabehera itxita egongo da, eta ondorioz, Legazpira sartu edo Legazpitik irten 14:30a baino lehen egin beharko da. Espainiako Vuelta igarotakoan, berriz irekiko da errepidea.














