Legazpiko gazteen elkartasun keinua Etxarri gaztetxeari
Legazpiko Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin du, Bilboko Errekalde auzoko gaztetxeari "elkartasun eta babes guztia" adierazteko.
Bilboko Errekalde auzoko Etxarri gaztetxea husteko agindua eman du Bizkaiko hiriburuko udalak, eta Euskal Herri osotik ari dira elkartasun keinuak iristen. Legazpiko gaztetxeko kideek ere elkarretaratzea egin dute asteburuan, Indarrak batu, Etxarri gaztetxea defendatu lemapean. Legazpiko Gazte Asanbladak “elkartasun eta babes guztia” eskaini dio Errekaldeko gaztetxeari.













