Segurako txapelketako dantzari guztien saioak ikusgai
Hamahiru bikotek parte hartu dute Seguran jokatu den Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketan. Bikote guztien saioak ikusgai daude, bideo eta argazkitan.
Segurako Baratze pilotalekuan jokatu dute asteburuan, Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa. Aurten 13 bikotek parte hartu dute, ia den-denak gipuzkoarrak (bikote batean, dantzari bakarra zen bizkaitarra). Harmailetan ikusleak erdira murriztu behar izan dira kopuruz, koronabirusaren neurriengatik.
Katerin Artolak eta Iker Belintxonek osatutako Oiartzun-Lezoko dantzari bikoteak irabazi dituzte txapela eta zapia. Bigarren Laura Bastida-Ekain Uzkudun bikote azpeitiarra izan da, eta hirugarren Maitane Irutzun-Gorka Duran, Amasa eta Villabonakoak; lehen partaidetza zuten. Irabazleek, pozik eta hunkituta jaso duten txapeldunen ohorea. “Dantzan gehien lagundu diguten bi laguni eskaini nahi diet txapela, Lurdesi eta duela urte batzuk joan zitzaigun Jesus Mariri”, azaldu du Belintxonek.
BIDEOAK:
SAILKAPENA:
- 1. Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo), 75 puntu.
- 2. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), 70,50 puntu.
- 3. Maitane Irurtzun eta Gorka Duran (Aduna-Villabona), 67 puntu.
- 4. Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela), 62,50 puntu.
- 5. Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia), 60 puntu.
- 6. June Elortza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), 59 puntu.
- 7. Maitane Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia), 57 puntu.
- 8. Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi), 56,50 puntu.
- 9. Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), 51 puntu.
- 10. Elaia Elortza eta German Aranburu (Azpeitia), 50 puntu.
- 11. Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia), 46,50 puntu.
- 12. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia), 44,50 puntu.
- 13. Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta (Azpeitia), 39,50 puntu.
ARGAZKIAK:













