Aimar Madina oñatiarrak irabazi du Esparru proba
LAZKAO // Ulma taldeko Aimar Madina nagusitu zen larunbatean Lazkaon jokatutako 61. Esparru Proban. Kadete mailakoen errepideko urteko azken lasterketa zen, 63 kilometrokoa. Larraitz eta Zaldibiatik gora Lazkaomendi han bukatu zen zituzten mendateak. 1:41:48 orduko denborarekin, 10 segundoko aldea atera zion Madinak Eneko Arozenari (Limousin), eta 17koa Xabier Zabalari. Mendiko saria Madinak eraman zuen, eta taldeena Proex-ek.













