Gazteentzako aisialdi saioak eskainiko dituzte larunbatetan
IDIAZABAL // Gazte aisia itzuli da Idiazabalera Xapolarunbatekin. HH4 eta LH6 bitarteko gazteentzako bi orduko saioak izango dira, hilean behin. Izen ematearen arabera, goizez edo arratsaldez izango dira saio horiek. Idiazabalgo Udalaren webgunean dauden agiriak bete, sinatu eta liburutegian edo Internet bidez eman behar dute izena interesa dutenek aste honetan, urriaren 23a baino lehen.













