Ordiziarrock jaialdia atzeratzea erabaki du antolakuntzak
Une honetan Ordizian dagoen egoerak eragina izan du erabakian. Laster jakinaraziko dute data berria zein den.
Ordiziarrock jaialdiaren 17. edizioa atzeratzea erabaki du antolakuntzak. Hala jakinarazi dute gaur goizeko lehen orduan sare sozialen bidez. Bi eguneko jaialdi bete-betea, ostiralean eta larunbatean ospatuko zatekeen, baina “une honetan Ordizian dagoen egoera kontutan hartuta, atzo arratsaldeko erabakia da data atzeratzea”.
Azkeneko hilabeteetan gogor egin dute lan Ordiziarrock Ekintzak taldeko kideek, egungo egoerara egokituta, punta-puntako jaialdia antolatzeko. Aurten Ordiziarrocken jotzekoak dira Belgrado, Zea Mays, Sua, Kokein, Dupla eta DJ Monkey. Momentuz baina, itxaron egin beharko da: “Atzerapen bat besterik ez da hau eta laster jakinaraziko dugu data berria”.














