Espainiako Vuelta, Goierri garaian
Urretxu, Zumarraga eta Legazpi zeharkatu ditu Espainiako Vueltaren lehendabiziko etapak. Zumarragan anoa postua jarri dute, eta aldarrikapenak ere izan dira.
Espainiako Vueltako lehen etapan parte hartu zuten txirrindulariak Urretxutik, Zumarragatik eta Legazpitik pasa ziren atzo. Koronabirusa eta eguraldi txarra zirela eta, ohi baino jende gutxiago elkartu zen bide bazterrean. Asko, EH Bilduk deituta, ikurrinarekin atera ziren Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeko. Txirrindulariak Irundik abiatu ziren eta Zumarragan anoa postua izan zuten. Bi txirrindulari bertan erretiratu ziren, gainera: AG2R taldeko Mathias Frank suitzarra eta Sunweb taldeko Ilan Van Wilder belgiarra. Etapa Arraten amaitu zen eta Primoz Roglic iazko Vueltaren irabazlea nagusitu zen. Goierritar onena Gorka Izagirre izan zen, 13. postuan.