Kasu berrien kopuruak gorantz jarraitzen du, gaur beste 53 Goierrin
Osasun Sailaren arabera gaur beste 53 positibo kasu zenbatu dituzte Goierrin. Beasain eta Zumarraga dira kasu berri gehien dituztenak.
Gaur ere ez du tregoarik eman koronabirusak. Beste 53 kasu agertu dira Goierrin, Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera.
Beasainen (15), Zumarragan (7), Idiazabalen (5), Ordizian (5) eta Urretxun (5) daude gehienak. Urretxuk, gainera, 100.000 biztanleko 500 kasuren muga gainditu du, Beasain, Ordizia eta Zumarragarekin batera.
Horiez gain, Legorretak (4), Legazpik (3), Ormaiztegik (2), Segurak (2), Zaldibiak (2), Zegamak (2) eta Itsasondok (1) ere badituzte kasu berriak.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.582 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 1 |
Arama | 0 | 8 |
Ataun | 0 | 10 |
Beasain | 15 | 345 (+15) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 10 |
Gabiria | 0 | 5 |
Gaintza | 0 | 3 |
Idiazabal | 5 | 25 (+5) |
Itsasondo | 1 | 18 (+1) |
Lazkao | 0 | 80 |
Legazpi | 3 | 127 (+3) |
Legorreta | 4 | 43 (+4) |
Mutiloa | 0 | 6 |
Olaberria | 0 | 7 |
Ordizia | 5 | 372 (+5) |
Ormaiztegi | 2 | 17 (+2) |
Segura | 2 | 24 (+2) |
Urretxu | 5 | 121 (+5) |
Zaldibia | 2 | 48 (+2) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 2 | 75 (+2) |
Zumarraga | 7 | 226 (+7) |
GOIERRI | 53 | 1.582 (+53) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena