Zaldibiarrak, zaldiak?
Goierriko Hitzaren albiste baten gainean, Facebook-ek gaztelerara egindako itzulpenak zeresana eman du, zaldibiarrei "caballos" deitu baitie die. Kontua berehala zabaldu da erabiltzaileen artean.
Zaldibiarrak arkakuxoak omen dira, hala dio tradizioak. Zaldibia izena bera, “zaldi + ibia” hitzen baturatik etor litekeela diote adituek. Baina hortik zaldibiarrei “zaldiak” deitzera badago aldea. Facebook sare sozialak Goierriko Hitzaren albiste bati gaztelaniara egindako itzulpen automatikoak eman du zeresana. Albisteak “zaldibiar” aipatzen duen lekuan, gaztelerara “caballos” bezala itzuli du Facebook-ek.
Kontua berehala zabaldu da Whatsapp bidez, erabiltzaileen eta zaldibiar askoren artean. Goierriko Hitzaren lantaldeak argitu nahi du, egunkari honek ez duela inolako zerikusirik itzulpen horretan, sare sozial horren itzulpen automatikoaren kontua baita.