Idiazabalgo Udalaren oharra PCR frogen harira
Beasainen ikasten ari diren idiazabaldarrek soilik joan behar dute azkenean astelehenean Beasainen hasiko den baheketara.
Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, Beasainen ikasten ari diren idiazabaldarrek soilik egingo dituzte PCR frogak astelehenean Beasainen hasiko den baheketa orokorrean. “Ostiralean Idiazabalgo Udalari Osasun sailetik konfirmatu zitzaigun 13 eta 40 urte bitarteko idiazabaldar guztiak PCR frogak egitera deituak izango zirela, baina gaur, larunbata, eguerdian jakinarazi zaigu azkenean frogak Beasainen ikasten dutenei baino ez zaizkiela egingo”.
Hori dela eta, udalak herritarrei jakinarazi nahi die ez dutela txandarik hartu behar frogak egiteko. Ikasleen txandak eskolek beraiek bideratuko dituzte.