Marimundukoren ipuin kontaketak, bertan behera
COVID-19ak eragindako egoerak behartuta hartu du erabakia Jentilbaratza kultur elkarteak
Urriaren 31n Ezkioko Igartubeiti baserrian, eta azaroaren 8an Ataungo antzokian Marimunduko –Maitane Aizpurua– egitekoa zen ipuin kontaketak bertan behera utziko dituela jakinarazi du berriki Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak, COVID-19 koronabirusak eragindako egoera dela medio.