Ataungo irakurleek 'Kontu zaharrak' jorratuko dute gaur
ATAUN // Urriari dagokion hileroko literatura solasaldia gaur egingo du Ataungo Otso Irakurleak taldeak. Joxe Arratibel herkideak idatzitako Kontu zaharrak liburua irakurri dute, eta hartaz jardungo dira. Udaletxean, 19:00etan da juntadizoa. Hurrengo irakurgaia zehaztu dute: Jon Arretxeren 7 kolore. Azaroaren 25ean elkartuko dira.













