Azaroaren 2ra arte bidali daitezke egutegiko argazkiak
ORMAIZTEGI // 2021. urteko egutegia osatzeko ormaiztegiarrek egindako argazkiak erabili nahi ditu Ormaiztegiko Udalak. Interesa dutenek udaletxera bidali behar dituzte argazkiak azaroaren 2a baino lehen. Parte hartzeko deia egin die udalak herritarrei. Bereizmen handiko argazkiak izan behar dute eta udalaren kultura sailera bidali behar dira. Parte hartzaileen artean saski bat zozkatuko dute.












