«Arreta ona ematen zaie Gipuzkoako egoitzetako egoiliarrei»
Nola daude oraintxe Gipuzkoako egoitzak?
Egoera ez da erraza! Erabaki dugu egoitza guztiak ixtea, Gipuzkoako intzidentziagatik. Egoiliarrak ez dira irteten baina bisitak mantendu ditugu, egoiliarren osasun mentalarentzat oso garrantzitsua delako senitartekoen bisita. Protokoloak betez egiten dira bisitak. Goierrin, Argixao da salbuespena, egoiliar positiboak daudelako. Baina egoera kontrolpean daukagu, ezarritako neurri eta protokoloek bere funtzioa betetzen dutelako. Saiatzen ari gara segurtasunaren eta bizi kalitatearen arteko oreka bilatzen.
Ordiziako San Jose egoitzan egoera are bereziagoa da. Egokitzapenak eginda ireki duzue.
Lehen olatuan ikusi genuen osogarrantzitsua zela batetik beha-rrezko EPI-en erabilpena bainabaita sektorizazioa ere. Ikusitanolako kutsadura egon zen, az-terketa bat egin genuen, eta garbi geratu zen, arkitektonikoki aldaketak behar zituela, orain ematen ari garen arreta, berme guztiekin emateko; igogailu berriaren instalazioa, aldagelen egokitzapena, banakako gelen kopurua handitzea plazak gutxituz eta oxigeno-sistema baten instalazioa egin dira, 400.000 euro inguruko inbertsioarekin.
Zergatik ekarri dituzue Ordiziara COVID-19a duten adinekoak?
Lehen olatuan, Gurutze Gorriko egoitza prestatu genuen arreta sozio-sanitarioa emateko, eta hara eramateko sintoma larriak dituzten egoiliar guztiak. Gurutze Gorriko egoitzetan eta ospitaleetan banatu genituen. Orain, aurrerapauso handi bat eman dugu Gipuzkoan. Gurutze Gorriko egoitzak lehen egiten zuen arreta sozio-sanitarioarekin jarraitzeko, beharrezkoa ikusten genuen sintomarik gabeko eta sintoma arinak dituzten COVID-19az kutsatutako adinekoak artatzeko tokia. Gainontzeko guztiak ospitalera bidaltzen ditugu. Eibarko egoitzako hirugarren solairuan ekin genion, egoitzetan kutsadura arriskua gutxitzeko helburuarekin eta bisitak ahalik eta azkarren berreskuratzeko. Berehala konturatu ginen, bigarren eraikin bat behar genuela, Eibarkoa nahiko beteta dagoelako eta Ordiziakoa hutsik zegoenez, erabaki genuen, aproposena zela aldi baterako San Josen artatzea kasu positibo horiek. Bi egoitza horietan ez da ospital batean ematen den arreta ematen, adinekoen egoitza batena baizik. 18 plazekin ireki genuen eta bigarren unitatea ere zabalik dago jada.
Langileak protestan ari dira.
Iruditzen zait larria dela esaten dutena. Egoiliar guztiak mediku baten baimenarekin, txosten batekin eta medikazioarekin iristen dira, eta kasu positiboak direnez, Osakidetzako anbulantzia berezi batean egiten da leku aldaketa. Ratioak zehazten dituen dekretua betetzen ari gara: gerokulturan %21 gainetik gaude, erizainak %143 eta garbiketa %87. Langile guztiak mantenduko ditugu eta 58 plazara murriztu dugu egoitza, eta momentu honetan egoitza ez dago beteta. Gipuzkoa osoarentzat onuragarria da halako egoitza bat martxan jartzea.
Langileek haien segurtasuna arriskuan jarri dela salatu dute.
Lehenengo olatuan, momentu gogorrenetan bost salaketa jaso genituen ELAren partetik, eta bostak irabazi ditugu, eta ez da helegiterik aurkeztu. Ahal izan genuen guztia egin genuen, protokoloek exijitzen dutena baino harago. Oraintxe, PCR probak ere egiten ari gara etengabe. 30.000 proba egin ditugu, 3.500 astero. Langile hauei ere PCR probak egingo zaizkie dudarik gabe, eta maiztasunarekin. Beharrezko EPIak ere edukiko dituzte, gainontzeko egoitzetan bezala. Horrez gain, esan formakuntza jaso dutela, teorikoa eta praktikoa, formakuntza praktikan jartzen dela ziurtatzen da. Egunez egun ikasten ari gara birusarekin eta saiatzen gara sare osoan informazioa partekatzen.
Egoiliarren senideei zein mezu emango zenieke?
Gipuzkoan arreta ona ematen zen COVID-19a iritsi aurretik, eta orain ere arreta ona ematen zaie egoiliarrei, nahiz eta egoera oso zaila izan. Kexa asko jasotzen ditugu: batzuentzat ezarritako neurriak ez dira nahikoa eta zorrotzagoak nahi dituzte; eta aldiz, neurriok gogorregiak direla esaten dutenak ere badaude. Gure lanaren zati bat da oreka lortze asegurtasunaren eta erabiltzaileen osasun mentalaren artean. Ezin dugu ahaztu egoera honi aurre egiteko arduraz jokatzeko unea dela.