Lazkaon presoen aldeko bilkura eten dute, egoeragatik
LAZKAO // Osasun egoera orokorra eta pandemiari aurre egiteko hartu dituzten neurriak direla eta, Lazkaon bertan behera utzi dituzte euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak. Ostiralero 20:00etan elkartzen dira plazan, ordu laurdeneko bilkura egiteko. Gaur dagoeneko ez dute egingo, eta berriz esan arte bertan behera utziko dute.













