Landibarren 'Hori zen dena' mintzagai irakurle taldean
ORDIZIA // Hilabetero egin ohi duten moduan, azaroan ere literatur solasaldia egingo du Ordiziako irakurle taldeak. Datorren azaroaren 13rako, osteguna, antolatu dute, Barrena Kultur Etxean, 18:00etan. Goiatz Labandibarren Hori zen dena liburuaren inguruan arituko dira. Irati Goikoetxeak gidatuko du saioa.