Asteburuak beste 155 positibo kasu utzi ditu Goierrin
Osasun Sailaren arabera, asteburuan beste 155 kasu atzeman dituzte Goierrin. Zumarragak, Beasainek, Ordiziak eta Legazpik izan dute igoerarik handiena. Egunez eguneko datua apur bat apaldu da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/koronabirusa-2.jpg)
Egunez eguneko datuak zerbait apaldu badira ere, koronabirus kasuen kopuruak goraka jarraitzen du Goierrin. Osasun Sailaren arabera, beste 155 positibo atzeman dituzte asteburuan.
Aipatzekoa da Zumarragak izan duen gorakada, hiru egunean 34 kasu atzeman baitituzte bertan, horietatik 20, igandean. Beasainek (33) ere kasu berriak pilatzen jarraitzen du, eta Ordizia (22), Legazpi (21), Lazkao (12) eta Urretxu (11) ere igo egin dira egunotan.
Herri txikiagoen kasuan, launa positibo berri dituzte Ataunek, Legorretak eta Olaberriak; hiruna Ormaiztegi eta Zaldibiak; bi Idiazabalek, eta bana Ezkio-Itsasok eta Zegamak.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.785 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Ostirala | Larunbata | Igandea | Denera: | ||
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 3 | |
Arama | 0 | 0 | 0 | 13 | |
Ataun | 1 | 2 | 1 | 46 (+4) | |
Beasain | 15 | 7 | 11 | 623 (+33) | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 1 | 13 (+1) | |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 6 | |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 | |
Idiazabal | 0 | 2 | 0 | 52 (+2) | |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 26 | |
Lazkao | 5 | 2 | 5 | 167 (+12) | |
Legazpi | 9 | 6 | 6 | 256 (+21) | |
Legorreta | 3 | 0 | 1 | 73 (+4) | |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 7 | |
Olaberria | 2 | 2 | 0 | 23 (+4) | |
Ordizia | 6 | 13 | 3 | 602 (+22) | |
Ormaiztegi | 1 | 1 | 1 | 45 (+3) | |
Segura | 0 | 0 | 0 | 47 | |
Urretxu | 3 | 1 | 7 | 226 (+11) | |
Zaldibia | 1 | 0 | 2 | 82 (+3) | |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 1 | |
Zegama | 0 | 1 | 0 | 86 (+1) | |
Zumarraga | 4 | 10 | 20 | 378 (+34) | |
GOIERRI | 50 | 47 | 58 | 2.785 (+155) |