Beasainek puntu ona eskuratu du etxetik kanpo
Txuri urdinek bana berdindu egin zuten Balmasedaren kontra, aurkari zuzen baten etxean. Goierri Gorrik ere bana berdindu zuen
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2018/02/Goierri_Gorrik_Elorrioren_1.jpg)
Beasain K.E.ren talde nagusiak bana berdindu zuen Balmasedan. Ez da puntu txarra, aurkari zuzen baten etxean jokatu dutelako eta atsedenaldira galtzen joan direlako. Mikel Aizpuruak lortu zuen berdinketaren gola, 55. minutuan.
Txuri urdinek bost puntu dituzte lau partida jokatu eta gero. Azken hiru partidetan ezin izan dute irabazi, baina sailkapenaren goiko postuetan mantentzen dira: 5. postuan daude, igoera fasetik puntu bakarrera. Halere, jaitsiera fasetik ere puntu bakarrera daude. Datorren asteburuan ez dute jokatuko, atseden hartzea tokatzen zaie.
Goierri Gorri ere martxan
Goierri Gorriko talde gorena ere hasi da lehiatzen, eta asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatu zuten. Bana berdindu zuten, Elorrioren aurka. Sailkapeneko bigarren postuan daude, lau punturekin. Asteburu honetan etxean jokatu dute, Leioaren aurka.