Atzera ere igo egin da positiboen kopurua, 41 kasu berrirekin
Azken egunetako beheranzko joera eten egin da gaur, eta beste 41 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Ordizian igoera izan da berriz, eta kasurik gabe egunak zeramatzaten hainbat herritan agertu dira positiboak.
Datuen dantzak ez du etenik. Azken lauzpabost egunetan beheranzko joera nabarmena izan bada ere, gaurkoan koska bat gora egin dute datuek. Osasun Sailak 41 positibo kasuren berri eman du gaurko txostenean, atzoko datuetan baino hamabi gehiago.
Aipatzekoa da Ordiziak izan duen gorakada, hainbat egunez kasu berri gutxi agertu badira ere, gaurkoan 12 positibo zenbatu baitituzte. Beasainen, berriz, apur bat jaitsi egin dira datuak, 8 kasu berrirekin. Herri handien artean, Legazpik sei ditu, eta bina Lazkaok, Urretxuk eta Zumarragak.
Herri txikiagoen artean Ataunek ematen du atentzioa, beste bost kasu agertu baitira gaur. Legorretak, Olaberriak, Ormaiztegik eta Zegamak berriz, kasu berri bana dute gaur.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.901 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | ||
Altzaga | 0 | 3 | |
Arama | 0 | 13 | |
Ataun | 5 | 55 (+5) | |
Beasain | 8 | 652 (+8) | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | |
Gabiria | 0 | 6 | |
Gaintza | 0 | 9 | |
Idiazabal | 0 | 54 | |
Itsasondo | 0 | 26 | |
Lazkao | 2 | 173 (+2) | |
Legazpi | 6 | 271 (+6) | |
Legorreta | 1 | 74 (+1) | |
Mutiloa | 0 | 7 | |
Olaberria | 1 | 27 (+1) | |
Ordizia | 12 | 622 (+12) | |
Ormaiztegi | 1 | 46 (+1) | |
Segura | 0 | 47 | |
Urretxu | 2 | 239 (+2) | |
Zaldibia | 0 | 82 | |
Zerain | 0 | 1 | |
Zegama | 1 | 86 (+1) | |
Zumarraga | 2 | 394 (+2) | |
GOIERRI | 41 | 2.901 (+41) |