'Igel euria' antzezlana bihar 19:00etara aurreratu dute
Ados Teatroa konpainiak Usurbe Antzokian eskainiko du ikuskizuna, egoera berrira egokitu behar izan duten ordutegian.
Igel euria antzezlana 19:00etara aurreratu dute. Usurbe antzokian izango da, bihar. Ados Teatroa konpainiaren lan honetan, gaixotasun mentala diagnostikatua duen pertsonaia baten larruan sartuko da ikuslea eta, flashbacken bidez, gaixotasunaren jatorria eta garapena ezagutuko da. Antzerki garaia zikloaren barruan programatutako saioa izango da.