Oraindik posible da Aritz Egearen erronkarekin bat egitea
Eguzkia irten denetik korrika ari da Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra, erronka polit bat betetzeko: haurren minbizien eta esklerosi anizkoitzaren ikerketaren aldeko diru bilketa egitea.
Eguzkia sartzen den arte ez da geratuko Aritz Egea. Goizean goiz, eguzkia irtetearekin batera abiatu da Santa Lutzi auzotik Izazpi aldera, eta eguzkia sartu arte, 17:47 arte, 6 joan-etorri, baita 7, egitea espero du. Erronka polita beteko du gaurkoan, izan ere, haurren minbizien eta esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde lan egiten duten SuperH eta Baila con EM elkarteei laguntzea da helburua. Dirua lortzeko, kirolariek eta klubek emandako materiala zozkatuko dute. Zozketarako txartelak kronoak.com webgunean jarri dituzte salgai. Bertan, aipatutako bi elkarteei diruz laguntzeko aukera ere badago. Ekitaldiaren logoa Kilian Jornet mendiko korrikalariak marraztu du.
Horra hor zozkatuko den materiala:
-Bioracer eta Etxeondo etxeen bizikletan ibiltzeko arropa.
-Alex Aranburu, Markel Irizar eta Gari Bravo txirrindularien maillotak.
-Pou anaiek, Patxi Usabiagak eta Alex Txikonek emandako mendiko materiala.
-Realaren, Athleticen eta Eibarren kamisetak.
-Salomon etxearen zapatilak eta kamiseta.
-Laia Sanz trial, enduro eta rally raideko pilotuaren kamiseta.Nuria Picas, Sheila Aviles, Maude Mathys, -Stian Angermund, Jim Walmsley, Bart Przedwojewski, Pablo Villa eta Pau Capel mendi korrikalarien materiala.
-…