Ordiziako ostalariak ere haserre, elkarretaratze zaratatsua deitu dute iganderako
Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute elkarretaratzea. Herritar guztiak daude deituta.
Ordiziako ostalariak ere kalera aterako dira protesta egitera. Nekatuta daude bizi duten egoeragatik, sektore kaltetuenetakoa izaten ari dela salatu nahi dute, eta horregatik, igandean, hilak 15, Ordiziako Plaza Nagusian, elkarretaratzea deitu dute, 12:00etan. Herritar guztiak bat egitera gonbidatu dituzte. Asmoa da ahalik eta zarata gehien egitea, beraz eraman lapikoak eta bestelako tresnak.
Iganderako deitu dituzten mobilizazioez gain, jakinarazi dute, asteazkenean, azoka egunarekin batera, kazerolada egingo dutela, Ordiziako alde zaharrean, 11:00etatik aurrera.