Ordiziarrock jaialdia atzeratu ostean, azaroaren 21an eta 22ean egingo dute
Urria izan ohi da Ordiziarrock jaialdia, baina 17. ekitaldia atzeratu egin behar izan zuen antolakuntzak. Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean..
Ordiziarrock jaialdiak aurrera darrai, beraz datorren asteburuan, azaroaren 21ean eta 22an, goren mailako musikaz eta ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Ordizian. Hala jakinarazi du jaialdiaren antolakuntzaz arduratzen den Ordiarrock Ekintzak taldeak, sare sozialen bidez.
Iragan urriaren 23-24an ziren egitekoak jaialdia, baina une horretan COVID-19aren egoerak baldintzatuta, atzeratzea erabaki zuten. Data berria, hurrengo asteburuko izango da, eta antolakuntza lanean ari da guztiontzat espazio seguru bat egokituta, kulturari bultzada bat emateko.
Sarrerak erosteko klikatu hemen.