Arangoitiko bi egoiliar zendu dira koronabirusaren ondorioz
Beasaingo Udalak jakitera eman duenaren arabera, ostiral gauaz geroztik, Covid-19aren eraginez bi egoiliar hil dira Arangoitin.
Ostiral gauean hil zen Arangoitiko lehen egoiliarra, koronabirusak jota, 95 urterekin. Bigarrena, ordea, azken orduetan zendu da, 79 urterekin. Osasun egoera medio, Zumarragan eta Eibarren zeuden biak. Beasaingo Udalak heriotza hauek direla-eta samiña adierazi du.
Diputazioak Arangoiti egoitza birusaren eraginetik salbu dagoela dio. Honek kutsatutako egoiliarrak beste egoitza batzuetara bideratu ditu. Hori horrela, une honetan Beasaingo Arangoiti egoitzan ez dago kutsaturik.