Saharar herriaren aldeko elkarretaratzea Beasainen
Saharar herriaren aldeko elkarrateratzeak egin dituzte gaur, Beasainen eta Urretxu-Zumarragan. Azaroaren 21erako mobilizazio nazionalak deitu dira.
Diaspora sahararrak deituta, eta EH Bildu eta Ezker Anitza-IUren babesarekin, Saharar herriaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian Urretxu-Zumarragan eta Beasainen.
Beasaingo udaletxeko plaza azpian, adin eta jaioterri ezberdineko herritarrak bildu dira, Saharar herriaren aldeko protesta egiteko. Bertan, Espainiak Marokori soberaniaz gain administrazioa aitortu ez izana salatu dute: “Afrikako azken kolonia gara, Espainia potentzia administratzailea delako oraindik ere”.
Ostiralean, azaroaren 13an, Sahara hegoaldean dagoen Guergueraten kokatzen ziren zibil saharraren aurka sua egin zuen Marokok. 1991etik zuten su-etena apurtu zutenez, Frente Polisarioko ejerzituak aurre egin zuen, herritarrak babesteko.
Euskal Herriko herritarrei eskainitako elkartasuna eskertu eta azaroaren 21ean goizeko 12:00etan egingo den mobilizazioaren deialdia luzatu dute: “zuetako bakoitza behar zaituztegu Nazio Batuei gure aldarrikapena helarazteko: Saharan erreferendum bat ospatzea, autodeterminazioa”.