Altzagan ere Euskaraldiarekin bat egin dute
Altzagako Ahobiziei eta Belarriprestei txapak banatu dizkiete. 34 Ahobizi eta Belarriprest 1 daude izena emanda.
Altzagan ere Euskaraldiarekin bat egin dute. Igande eguerdian elkartu ziren herriko frontoian, 12:00etan. Izen emanda zeuden herritarrei txapak banatu zizkieten eta oraindik izenik eman gabe zutenek, horretarako aukera ere izan zuten. Bertaratu zirenekin argazkia atera zuten. Herriko haurrek larunbat goizean ludotekan egindako eskulanak ere eraman zituzten.
34 pertsonek izen eman dute Altzagan; ia denak Ahobizi, eta Belarriprest bat bakarra.