Amerriari hitzez eta kantuz
Andoni Salamero, Mixel Ducau, Caroline Phillips eta Andoni Egañarekin batera, hainbat herritarrek parte hartu dute Amerri! ikuskizunean.
Amari kantatu diote. Kantatu eta hitzez gozatu. Poesiaz, hitz lauz, bertsoz nahiz kantuz. Amerri! ikuskizun bizi eta partehartzailea osatu dute asteburuan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Andoni Salamero poetak, Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek eta Andoni Egaña bertsolariak sortutako proiektua da, baina herriz herri, bertako sortzaileen emariarekin berritzen dena.
Atzoko saioan, esaterako, hainbat bertsolari eta artista hainbatek parte hartu dute. Eskenatokira igo zirenen artean daude Maddi Martin, Andoni Oruesagasti, Abarlotz Olano eta Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako kideak.
Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako bideoa: