Arangoitiko beste egoiliar bat hil da
Arangoitiko hiru egoiliar osatu dira azken orduetan eta 23 kasu aktibo daude egun. Argixaon lauk jaso dute alta bost dira zaintzapean daudenak
Arangoitiko egoiliar batek bizia galdu du COVID-19aren eraginez. 93 urte zituen eta Beasaingo egoitzatik kanpo zegoen birusarengandik babesteko, baina jada berandu zen. Hirugarren heriotza da ostiralaz geroztik.
Arangoitiko egoiliarren artean 23 kasu aktibo daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera. Guztiak beste zentro batzuetan ari dira artatzen. Hiru gaixok sendagiria jaso dute azken orduetan eta Beasainera itzuli dira.
Zumarragan, hobetzen
Zumarragako Argixaoko egoiliarrak ere ari dira sendagiriak jasotzen. Azken orduetan lauk jaso dute sendagiria eta ez da inor hil. Gainerako egoitzetan ez da kasurik atzeman bigarren olatuan.