Astronomia Gaua egingo dute igandean Oiangun
Aranzadi Zientzia Elkartekoek gidatuta, unibertsoaren sorrerari buruzko aurkezpena eta behaketa astronomikoa egingo dituzte. Gonbidapena aurrez eskatu behar da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/126029062_3380202892087744_8674035664380085860_o-1200x800.jpg)
Igande honetan, hilak 22, Astronomia Gaua egingo dute Oiangun. Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean antolatzen duten saioa da, eta aurten zazpigarren urtez egingo dute. Igande arratsaldeko 17:30ean elkartuko dira, eta aurrena, unibertsoaren sorrerari buruzko aurkezpena egingo dute, 6 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta. 19:00etatik 21:00etara berriz, behaketa astronomikoa egingo dute.
Segurtasun neurriak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, eta bi saioak doakoak badira ere, aurrez gonbidapena eskatu behar da, bibe.me plataformaren bitartez.