Joxe Aldasoro etxarriarrak irabazi du Ahoz Aho lehiaketa
Asteburuan egin dute Ahoz Aho jaialdiaren gala nagusia Ordizian. Aldasororekin batera, Ane Arrugaeta berrobitarra eta Ester Poveda gasteizarra izan dira sarituak.
Mugak muga, eta murrizketak murrizketa, ahozkotasunaz eta ipuinen magiaz gozatzeko auker izan da aurten ere Ordizian, Ahoz Aho jaialdiaren 8. edizioa egin baitute. Pasa den astean hasi ziren saioak, eta asteburuan, Gala Nagusia egin dute Herri Antzokian. Bertan, finalisten saioak ikusteko aukeraz gain, aurtengo lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Sari nagusia Etxarri Aranatzeko Joxe Aldasorok irabazi du. Harekin batera, Berrobiko Ane Arrugaeta (bigarren postuan) eta Gasteizko Ester Poveda (hirugarrena) ere saritu dituzte.