Solarisek 100 autobus egingo ditu Milanerako
CAFen filialak 100 autobus elektriko saldu dizkio Milango ATM operadoreari, eta 1.000 autobusen langa gainditu du
CAFen filiala den Solarisek hamabi metroko 100 Urbino autobus elektriko gehiago saldu dizkio Milango ATM operadoreari. 2021eko lehen seihilekoan entregatu beharko dizkio.
Azkena iragarritako lote hau iaz sinatutako 250 unitateetako hitzarmenaren zati bat da. Lehen 40 unitateak jada entregatuta daude, eta orain beste ehun egingo dituzte. Etorkizunerako geldituko dira beste 110ak, baina CAFen filialak akordio osoa betetzeko esperantzak ditu. Izan ere, ATMk 2030. urterako diesel-autobus guztiak baztertzeko konpromisoa hartu zuen. Horregatik egin du Urbino autobus elektrikoen alde. Gainera, Solaris eta ATM ezagun zaharrak dira. 2014tik hona 200 unitate baino gehiago saldu dizkio ekoizleak operadoreari.
1.000 autobus
Solarisek ekoitzitako 1.000 autobus elektrikoen langa gaindituko du Milango eskariarekin. Konpainiak 2011n aurkeztu zuen Urbino autobus elektrikoa, eta bederatzi urteotan hemezortzi herrialdeetako ia ehun bezerok aukeratu dute. CAFen kontuetan geroz eta pisu handiagoa du autobusen ekoizpenak