Zabaletaren kontzertua azaroaren 29ra atzeratu dute
Datorren larunbatean izan beharrean, igandean izango da. 19:00etan, Usurbe antzokian
Garazi Zabaletaren Arah, Bazen behin emanaldia igandera atzeratu dute. Azaroaren 29an izango da, 19:99etan, Usurbe Antzokian. Zabaletaren alboan izango diren Euskadiko Orkestrako musikarien agenda aldatu egin da eta 24 orduz atzeratzea beste erremediorik ez dute izan. Igartza Musika Zikloko antolatzaileek barkamena eskatu dute sor ditzakeen arazoengatik.