GKS-k manifestazioa deitu du larunbaterako Beasainen
Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, manifestazioa egingo dute larunbatean Beasainen, "burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu" dadila eskatzeko.
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) aurrera jarraitzen du azken asteetan egiten ari den salaketa kanpainarekin. Larunbat honetarako, manifestazioa deitu dute Beasainen, Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu lemapean. GKSren esanetan, “gero eta argiago geratzen ari da salbuespen egoera honen helburua zibilizazio totalitario baterako baldintzak sortzea dela”. Hala, “oligarkia finantzarioak, politikari profesionalek eta enpresari handiek ezarritako salbuespen egoeraren aurka” egiten jarraituko dute. Manifestazioa 18:30ean abiatuko da, Beasaingo bideluze plazatik. Musukoarekin, segurtasun tarteak gordeta eta neurri guztiak beteta egingo dute protesta.