Jakintza ikastolaren ohiko batzar nagusia, azaroaren 30ean
ORDIZIA // Artezkaritza Batzordeak Jakintza ikastolaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egin du azaroaren 30erako. 18:30ean hasiko da Villa Eugenia Haur Hezkuntzako eraikinean. Aurreko aktaren irakurketa, batzarraren akta onartzeko bi bazkideen izendapena, aurreko ikasturteko kontuen azterketa eta onarpena eta 2020/2021 ikasturterako aurrekontua izango dituzte aztergai, besteak beste.