Garmendiak eta Plazaolak 'Erlauntza' aurkeztuko dute
ZUMARRAGA // Asteburuan Erlauntza pelikula emango dute Zelai Arizti aretoan. Larunbateko emanaldia (19:15) Aitziber Garmendia pelikulako protagonistak eta Jon Plazaolak aurkeztuko dute. Erlauntza Mireia Gabilondok zuzendu du eta izenburu bereko antzezlanean oinarritua dago. Aktoreak Garmendia, Sara Cozar, Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Getari Etxegarai eta Leire Ruiz dira.