Zeraingo frontoian askotariko jolasak egingo dituzte bihar
ZERAIN // Zeraindarrek futbolinean, futbolin paletetan, ping pongean eta igelean jokatzeko aukera izango dute bihar, 17:00etan, frontoian. Oamendi kluba da antolatzailea. Izena eman behar da, oamendikirolkluba@gmail.com helbidera idatzita edo egunean bertan. 12 urtetik beherakoentzat dohainik da eta gainerakoentzat euro 1.













