Ahul zegoen beste egoiliar bat hil da Arangoitin
Beasaingo Udalak jakitera eman duenez, Beasaingo Araingoti egoitzan 89 urteko herritar bat hil zen atzo. Guztira, pandemiaren bigarren olatutan, Arangoitiko lau pertsona zendu dira.
Beasaingo Udalak argitaratu duenaren arabera, Arangoitin bizi zen 89 urteko beasaindar bat hil da koronabirusak jota. Oso ahul zegoenez, Eibarko egoitzara bideratuta zuten. Dagoeneko, kutsatze kopuruak bigarren aldiz gora egin zutenetik, Covid-19aren ondorioz lau pertsona zendu dira Arangoitin eta beste hamar egoiliar daude kutsatuta: “Arangoiti adinekoen egoitzan koronabirusaz kutsatutako 25 egoiliarretatik 4 zendu dira eta 10 oraindik positibo dira, gainontzekoak sendatu eta Beasaingo egoitzara itzuli dira”.