Amaitu da aurtengo Ordiziarrock berezia
Protokolo zorrotza errespetatuz gauzatu ahal izan dute antolatzaileek aurtengo jaialdia. Ikus-entzuleek, eserita eta musukoa uneoro jarrita zutelarik, gozatu dute Kokein, DJ Monkey eta Zea Mays musikariez.
2020ko Ordiziarrock jaialdia gaur amaitu da, Kokein, DJ Monkey eta Zea Mays taldeekin. Kutsatzea ekiditeko arauak jarraituz taularatu dute musika aurtengo edizioan. Bertaratutakoak zenbatutako eserlekuetan jazarri dira. Ezin izan da jatekorik edo edatekorik eskuratu, musukoa kentzea ekiditeko asmoz. Zea Mays taldeko Aiora Errenteria abeslariak aipatu duenez, “Belakok esan zuen moduan, hobea da zuek musukoarekin eta eserita ikustea, ez ikustea baino”. Jaialdiko antolatzaileak neurri guztiak betetzen zirela bermatu dute.
Covid-19aren ondorioz, herrikoak eta mugakideak soilik joan izan dira. Hala ere, streaming bidez eskaini dute jaialdi osoa. Horrez gain, etxetik ikusi bitartean herriko taberna zein jatetxeetan eramateko edaria edota jana eskatzeko proposamena luzatu dute.