Laia Barberá eta Maryia Arol musikariek irabazi dute Igartza Musika Beka
Laia Barberá harpa-jotzaileak eta Maryia Arol akordeoilariak irabazi dute Igartza Musika Beka.
Masterreko 15 ikasle eta graduko beste zazpi musikari aurkeztu ziren Igartza Musika Bekako lehiaketara. Nazioarteko hautagaiak izan dira ia denak, gasteiztar bat, bilbotar bat eta lizarratar bat ezik.
Sailkapen bakoitzeko entzunaldi onena saritzeaz, Sorkunde Idigoras, Mari Jose Cano, Arantxa Gastesi eta Julio Pastor arduratu dira. Aurtengo edizioan bi emakumek jasoko dute Igartza Musika Beka: Laia Barberá harpa-jotzaileak eta Maryia Arol akordeoilariak.