Ordiziarrak garaile 41-25, Santboianaren aurka
Zalegorik gabe neurtu dituzte gaur indarrak Ampo Ordiziak eta Santboianak Altamiran, markagailua 41-25ean utziz.
Julen Goiaren entseguari eta Valentin Cruzen transformazioari esker zazpi puntu lortu dituzte ordiziarrek lehen minutuan. Jarraian, bi zigor kolpe sartu ditu Santboianak, puntu batengatik ia markagailua berdinduz. Atsedenaldira kataluniarrak 17-18 gailentzen joan diren arren, ordiziarrek partida mendean hartzea lortu dute. Amaiera gerturatzen joan den heinean, bi taldeen arteko tentsioa areagotzen joan da.
Hasssiiiida partida Altamiran! pic.twitter.com/MPO4GJaRo9
— AMPO ORDIZIA (@ORDIZIARUGBY) November 22, 2020